Ikasgai guztiak menperatzeko aukera, herriko akademietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 00:00
Onddi Akademiako irakaslea, ikasleei azalpenak ematen arbelean.

Onddi Akademia eta Tilosetako Akademia eskoletako edukiak barneratzen laguntzeko prest daude: «gertuko arreta eskaintzen dugu».

Irailean eman zitzaion hasiera kurtso berriari eta orduz geroztik, motorrak itzali gabe, lanean tinko ari dira Hernaniko akademiak. Bertan, eskolan lantzen diren edukiak errepasatu eta ondo barneratzeko asmotan, sekulako eskaintza zabala eskaintzen diete herriko haur, gazte zein helduei. Lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Unibertsitateko ikasleen bidelagun dira Tilosetako Akademia eta Onddi Akademia. 

Beraz, badakigu, eskolako ikasgaiak barneratzeko, herritik mugitu beharrik ez dagoela, eta bidelagun funtzioa betetzen duten akademiak etxetik gertu topa ditzakegula. Aipatutako akademiek, bakoitza berean espezializatuta, arreta goxoa eta gertukoa eskaintzen diete, herriko ikasleei. 

Tilosetako Akademiak argi utzi du «bidelagun» papera egiten duela: «gure asmoa da ikasleek pentsatzea, ez egitea gauzak automatikoki, baizik eta ulertuz eta benetan barneratuz. Horretarako, gure akademian baliabideak ematen dizkiegu, haiek gero bere kabuz ere ikasi dezaten. Ez da bakarrik klasean egiten dituzten ariketak egitea, sakontzen dugu gehiago, pixkanaka joateko pentsatzeko ohitura hartzen». 

Onddi Akademiak, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak prestatzen ditu: «eskolan emandako ikasgaiak lantzen ditugu, eta hauek barneratzen ditugu. Gure asmoa beti da ikasleak ondo ulertzea, hau da, benetan barneratzea». Onddik aitortu du, zientziak direla akademiaren indargunea: «zientzian espezializatzen gara. Klasean eman dutena ekartzen dute akademiara, eta hemen erakusten diegu ulertzen. Behin barneratuta dutela, azterketak prestatzen ditugu». Klaseei dagokionez, Onddi Akademiak adin berdineko taldeetan banatzen ditu ikasleak: «lau ikasle izaten ditugu klase bakoitzean, errazagoa delako komunikazioa, eta ikasleak ere erosoago daude. Talde txikiak dira eta adin berdinekoak elkartzen ditugu, ikasgai antzekoak edo berdinak landu dituztelako eskolan, eta denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. 

Tilosetako Akademiak LH, DBH, Batxilergoa eta Unibertsitate ikasleak hartzen dituzte, eta gai guztiak lantzen dira bertan. Osatzen dituzten taldeak txikiak izan ohi dira: «gehienez 5 ikasle daude taldean, eraginkorragoa delako talde txikiEtan gaiak ulertzea eta hauek menperatzea». 

Ikasleak akademiara gustura joaten direla ziurtatu dute Onddik eta Akademiak: «nabaritzen dugu gai bat menperatzen dutenean, ikasleak poztu egiten direla, eta segurtasuna hartzen dute. Orokorrean esan genezake gure akademian emaitzak  positiboak direla».

Amaitzeko, bai Onddik eta baita Tilosetako Akademiak, azterketetarako prestatzen dituzte ikasleak, baina argi dute helburu nagusia ikasleek ikasten dutena ulertzea dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!