Elur Txori eta Ur Mia, finalerdian aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 00:00

Gaur arratsaldean jokatuko dute tiraldia, Ereñotzun, Gipuzkoako Taldekako Txapelketara pasea lortzeko.

Oso zita garrantzitsua daukate gaur arratsaldean, Ereñotzuko bolatokian, bailarako bolariek: Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren finalerdia jokatuko dute Hernaniko Elur Txorik eta Ereñotzuko Ur Miak, elkarren kontra, 19:00etan hasita.

Final haundirako txartela izango da jokoan, eta ereñotzuarrak dira faborito. Izan ere, etxeko bolatokian ariko dira, eta tiraldirik galdu gabe iritsi dira finalerdietara, B multzoko aurreneko postuan. Ligaxkan, sei tiralditatik bost irabazi zituzten, eta berdinketa lortu zuten bestean. Elur Txorik, berriz, bigarren bukatu du A multzoan, lau tiraldi irabazi, bat berdindu eta bestea galduta.

Bailarako bi taldeen artean jokatuko dute finalerako paseetako bat, eta beste hiru talde izango dituzte kontrario final horretan, azaroaren 27an, Donostiako Arrobitxuloko bolatokian. Honakoak dira beste hiru finalerdiak: Zarautz 1-Ostadar, Legazpi-Gabiri 4, eta Segura-Gabiri 1.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!