Giro ederra igandean, San Martin jaian

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 00:00

Desafioa amaituta, bazkari baten bueltan bildu ziren auzotarrak, San Martin jaiari amaiera emateko. 

Jai giroan murgilduta pasa zuten igandea, Martindegiko auzotarrek. Goizean goizetik, haurrek hartu zuten festen batuta, haientzat lotutako jolasekin. Eta ederki ibili ziren, lokotxetan, koilararekin arrautza alde batetik bestera eramaten... Martindegiko txikiek jolasetan abilak zirela erakutsi zuten.

Jolasak amaituta, Martindegiko bailarako gazteek Ereñotzuko bailarako gazteen aurka neurtu zituzten indarrak. Martindegiren izenean aritu ziren: aizkoran, Axel Larrañaga eta Malen Barrenetxea; trontzan, June Artola eta Aiert Salaberria; eta harria jasotzen, Gorka Gartzia. Ereñotzuren izenean, berriz, aritu ziren aizkoran, Laiene Pikabea eta Igoin Pikabea; trontzan, Arale Agirre eta Anartz Oiartzabal; eta, harria jasotzen, Beñat Atxaga.

Desafioa amaituta, sabelak betetzeko, bazkari baten bueltan bildu ziren auzotarrak, San Martin jaiari amaiera emateko.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!