30.000 lagunek 20 kilometroko ibilbidea egingo dute korrika, gaurkoan, Behobiatik Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 13a, 00:00

30.000 lagun bilduko dira gaur, Behobia-Donostia lasterketan.

Goizeko 09:30etan gurpildun aulkietan doazenak emango diote hasiera lasterketari. Ondoren, patinatzaileak aterako dira eta jarraian, korrikalariek hartuko dute testigua. Animatzera bazoaz, bidali ateratako argazkiak kronika@kronika.eus helbidera.

Heldu da egun haundia, heldu da Behobia-Donostia lasterketa. 30.000 lagunek 20 kilometroko ibilbidea egingo dute eta horien artean, Urumea bailarako herritarrak ere izango dira. 

Goizeko 09:30etan, gurpildun aulkietan doazenek emango diote hasiera lasterketari, Behobiatik. Bost minutu beranduago patinatzaileak aterako dira, eta jarraian, korrikalariak aterako dira. 20 kilometroko ibilbidea osatuko dute korrikalariek, Behobian hasi  eta Donostian amaituz, eta honakoa izango da osatuko duten ibilbidea: Behobia, Irun, Gaintxurizketa, Errenteria, Pasai Antxo, Herrera, eta Mirakruz, Bulebarreko helmugara iristeko. Batzuk lasterketan hartu dute dute parte korrika; baina beste batzuk, animatzen egongo dira errepide ertzetan, korrikalariei indarrak emateko asmotan. 

Ateratako argazkiak, Kronikan 

Beraz, animatzera joateko asmotan daudenak, bidali ditzatela ateratako argazkiak Kronika@kronika.eus helbide elektronikora. Etzi, txoko berezia eskainiko baitiogu Behobia-Donostia lasterketari, eta bertan aterako ditugu zuek bidalitako argazkiak. Animatu eta bidali argazkiak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!