San Martin jaia ospatuko dute gaur, goizetik arratsaldera, Martindegiko auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 13a, 00:00

Axel LarraƱaga eta Malen Barrenetxea ariko dira aizkoran, gaur.

Eguerdiko 14:00etan hasiko da bazkaria eta honek, San Martin jaiaren amaiera iragarriko du. 

San Martin jaiek hartuko dute nagusitasuna gaurkoan. Goizeko 11:0etan emango zaio hasiera festari, haurrentzako prestatutako jolasekin. Jarraian, herri kirolen desafioa izango da Martindegiko protagonista. Eta desafio honetan, Martindegi bailarako gazteek, Ereñotzuko bailarako gazteen aurka neurtu beharko baitituzte indarrak. Martindegi auzoa errepresentatuko dute; aizkoran, Axel Larrañagak eta Malen Barrenetxeak; trontzan, June Artolak eta Aiert Salaberriak; eta harria jasotzen, Gorka Gartzia ariko da. Ereñotzuren izenean, berriz, honakoak ariko dira: aizkoran, Laiene Pikabea eta Igoin Pikabea; trontzan Arale Agirre eta Anartz Oiartzabal; eta harria jasotzen, Beñat Atxaga izango da. 

 

Bazkari baten bueltan, 
jaiei amaiera 

Ondoren, bapo bazkalduko dute Martindegiko auzotarrek, euskal parrilaren eskutik. Haurren tiketak 12 euro balio du, eta helduenak, 25 euro. Eguerdiko 14:00etan emango zaio hasiera bazkariari. Bazkariarekin emango zaio amaiera Martindegiko San Martin jaiei.

SAN MARTIN

MARTINDEGIN

GAUR

11:00 Haur jolasak 

12:30 Herri kirolen Desafioa. Martindegi bailara VS. Ereñotzuko bailara

14:00 Auzo bazkaria 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!