Euskaraldia

Ahobizi ala belarriprest?

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 00:00

 

AHOBIZI

Prest nago beti euskeraz egiteko, ulertzen duten guztiekin, 15 egunez
• Lehen hitza euskeraz egingo dut, eta ulertzen
badute, euskeraz jarraituko dut
• Elkarrizketa elebidunetan euskerari eutsiko diot, batzuetan zaila izan arren

Ahobizi izan daiteke: 

16 urte baino gehiago izan, euskeraz ondo moldatu eta euskeraz
hitz egingo duena ulertzen duten guztiekin; edo euskeraz erdizka
moldatzen dena, baina prest sentitu eta hemendik aurrera
euskeraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

 

BELARRIPREST

 

• Prest nago ulertzen dutenei euskeraz egiteko, ahal eta nahi dudan guztietan, 15 egunez
• Dakitenei niri euskeraz hitz egiteko eskatuko diet uneoro
• Egoeraren arabera erabakiko dut euskeraz noiz egin

Belariprest izan daiteke: 

16 urte baino gehiago izan eta...
• Euskeraz ondo egiten duena, baina erderaz hitz egiten duena zenbaitekin, eta ez duena euskeraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez dena prest sentitzen, adibidez, orain arte erderaz izan dituen harremanak euskeraz izateko pausoa emateko.
• Euskeraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.
• Euskeraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

 

Ohiko zalantzak

 

Euskaraldiaren aurreko edizioan parte hartu banuen, berriro eman behar dut izena?
Bai, izenematea berretsi behar duzu, izenematea.euskaraldia.eus webgunean edo zure herriko Euskaraldiaren batzordean (Hernaniren
kasuan, Dobera Euskara Elkartearen egoitzan).

Aurreko edizioko txapa daukat. Berrerabili dezaket?
Bai, baina Euskaraldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurtengoa edizioan izenematea berrestea.

Arigune baten parte naiz. Norbanako gisa ere eman behar dut izena?
Bai. Ariguneak euskeraz lasai aritzeko guneak dira, baina Euskaraldian parte hartzeko, ahobizi edo belarriprest gisa ere eman behar duzu izena, ariketa soziala Arigunetik kanpo ere egin ahal izateko.

Ez dut gogoratzen zein emailekin eman nuen izena. Zer egin dezaket?
Beste helbide elektroniko batekin eman dezakezu izena edizio honetan, edo bestela, zure herriko Euskaraldiaren batzordeko kideei galdetu diezaiekezu, zein email erabili zenuen.

Zenbat balio du ahobizi edo belarriprest txapak?
Doakoa da, eta izena eman baduzu, nahi duzunean jaso dezakezu

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!