Bigarren posturako lehia, Mariñoren zelaian

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 00:00

Irunen jokatuko du Hernanik, bihar 19:00etan, nesken Ohorezko Erregional Mailako partidua.

Goi-mailako partidua izango du bihar, Hernanik, nesken Ohorezko Erregional Mailan. Irunen jokatuko du, Ventas zelaian, iluntzeko 19:00etan hasita; eta bigarren postua izango du jokoan, Mariñoren kontra. 21 punturekin berdinduta daude bi taldeak, Hernani bigarren eta Mariño hirugarren. Biek ere, Realaren kontra bakarrik galdu dute.

Ohorezko Erregionaleko mutilak, berriz, Aretxabaletan ariko dira bihar, 16:30etan Ibarra zelaian. Ligako 14garren sailkatua da Aretxabaleta, eta beste hiru puntu lortu nahi ditu Hernanik, lidertzari eusteko. 

Mutil Preferenteetan, azkenik, Mundarrok Hondarribian jokatuko du gaur, 15:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!