Emakumeen euskal derbirako sarrerak eskatzeko aukera, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 00:00

Euskaraldiaren hirugarren edizioaren aitzakiarekin Euskaraldiaren festa egingo da San Mamesen, Athletic-eko eta Errealeko emakumeen euskal derbian. Egun osorako egitaraua prestatu dute, emakumeen futbola zein Euskaraldia babeste aldera. Eta horregatik, antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte: «gonbidapenak eskatu eta gerturatu emakumeen euskal derbira». Hilaren 19an izango da partidua, arratsaldeko 20:00etan hasita. Gonbidapenak doakoak dira eta etzi da eskatzeko azkeneko eguna. Behin gonbidapenak eskatuta, egunean bertan hartu daitezke, San Mames plazan, 18:00etatik aurrera, Euskaraldiaren gune ibiltarian. Hemen eskatu daitezke sarrerak: https://labur.eus/EWshi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!