Agustin Urretabizkaia bosgarren, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Ipar Martxako Kopa Euskal-Nafarra jokatu zuten, eta onenen artean izan zen hernaniarra.

Proba garrantzitsua izan zuten, etxe ondoan, bailarako ipar martxalariek. Urnietan jokatu zen Kopa Euskal-Nafarra igandean, eta bertan izan ziren bost hernaniar, bi proba ezberdinetan.

Kopa Euskal-Nafarrari zegokion proban hartu zuten parte Agustin Urretabizkaiak eta Arantxa Astigarragak, 11,6 kilometroko ibilbidean; eta maila ederrean aritu ziren biak. Bosgarren postuan helmugaratu zen Urretabizkaia, 1:15:14 denborarekin; eta 23garren Astigarraga, 1:22:53 denbora eginda. Emakumezkoen artean, zazpigarrena izan zen hernaniarra. 

Proba irekian, berriz, hiru hernaniar aritu ziren, 7,7 kilometroko ibilbidean. Laugarren postuan helmugaratu zen Marijo Villalba, 55:24 denborarekin; eta bera izan zen aurreneko emakumezkoa. David Guirado, berriz, bederatzigarren izan zen (58:51), eta 35garren helmugaratu zen Olga Arranz (1:27:26).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!