Zine saioak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 6a, 00:00

Zinea izango da gaur, Urumea bailaran. Astigarragan, Super maskoten liga filma proiektatuko dute haurrentzat, Erribera kulturgunean, 16:30etan hasita. Ondoren, 19:00etan, Black is beltza II: Ainhoa saioa izango da. Sarrerak salgai daude 2 euroan eta 5 euroan, hurrenez hurren, www.astigarraga.eus webgunean eta kulturguneko leihatilan, pelikula hasi baino ordubete lehenago arte. Hernanin, berriz, Argentina 1985 pelikula izango da helduentzat, 19:30etan eta Los buscamundos, haurrentzat, 16:30etan. Sarrerak salgai jarriko dituzte gaur, proiekzioaren aurretik, Biteriko sarreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!