Euskal eskola publikoaren aldeko mugimenduetan murgilduta, gaur Bilbora joateko deia egin dute Hernaniko eskolek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Urumea ikastolako irakasle eta langileak, ostegunean egin zuten elkarretaratzean.

Euskal eskola publikoaren aldeko mugimenduetan murgilduta, gaur Bilbora joateko deia egin dute Hernaniko eskolek

Hezkuntza Lege berriaren kontrako eta euskal eskola publikoaren aldeko mugimenduetan murgilduta daude Hernaniko Elizatxo, Langile eta Urumea eta Ereñotzuko Txirrita eskoletako irakasle eta langileak; eta egunotan, elkarretaratzeak egin dituzte eskoletan. Horien bitartez, deialdia ere luzatu dute, gaurko Bilbon deitutako manifestaziora joateko.

Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da manifestazioa Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik, Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez! lelopean. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen duten eragileek egin dute deialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!