Gaur hasiko da argitzen Binakako Txapelketaren ligaxka, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00
Beñat Segurola aizarnazabaldarra.

Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute, 16:30etan hasita: Ansa II eta Juanenea, Segurolaren eta Larrañagaren kontra.

Ez dituzte partidu asko jokatu oraindik, Binakako Txapelketaren ligaxka honetan. Baina izan diren partiduetan, dagoeneko antzeman dira zenbait gauza: Endika Barrenetxea hernaniarra eta Ander Goikoetxea urnietarra ligaxkako lider bukatzeko lehian izango direla, adibidez. Jokatutako bi partiduak irabazita, aurreneko postuan daude, 8 punturekin. Segurola eta Larrañaga dira bigarren, 4 punturekin.

Sailkapena argitzen hasiko da gaur bertan, txapelketaren laugarren jardunaldia jokatzearekin batera: Ansa II eta Juanenea ariko dira, Segurolaren eta Larrañagaren kontra, 16:30etan hasita Galarretan. Torneoko bigarren partidua izango da bi bikoteentzat. Segurolak eta Larrañagak irabaziz gero, liderrekin berdinduta izango dira. Ansak eta Juaneneak, berriz, atzean ez geratzeko behar dute garaipena, punturik ez baitzuten lortu estreinako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!