Bailarako 23 korrikalari eta lau ipar martxalari, Lasarte-Oria Bai! krosean

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Borja Ochoa astigartarra irripartsu, helmugara iristen. Argazkia: Txintxarri

Zazpigarren izan zen Itsaso Tolosa hernaniarra, eta 14garren Ibai Alba herrikidea.

Behobia-Donostia lasterketa gerturatzen ari den honetan, asfaltoko lasterketetan murgilduta daude Urumea bailarako korrikalariak ere; eta asko izan ziren, aurreko asteburuan, Lasarte-Oria Bai! krosean parte hartu zutenak. Zehazki, bailarako 23 korrikalari aritu ziren bertan, eta baita lau ipar martxalari ere.

Korrikalarien artean, Itsaso Tolosa hernaniarra izan zen azkarrena emakumezkoen artean, zazpigarren, 44:25 denborarekin; eta gizonezkoetan, Ibai Alba hernaniarra izan zen lehena, 14garren, 34:26 denboran osatuta 10 kilometroko ibilbidea. Beste 10 hernaniar izan ziren partehartzaileen artean: Aitor Lizarazu (37:38), Iñigo Merkader (41:42), Jon Rodriguez (42:58), Ahmed Ben Ali (45:13), Xabat Aizpiolea (45:21), Xabier Azaldegi (45:38), Mikel Monterrubio (47:38), Urtzi Olano (48:51), Onintza Beldarrain (1:01:34) eta Mirari Mendizabal (1:03:41).

Astigartarrei dagokienez, berriz, bederatzigarren izan zen Carol Castellanos emakumezkoetan (44:35), eta Borja Ochoa izan zen aurreneko gizonezkoa, 52garren postuan (38:07). Honakoak izan ziren beste bederatzi herritarrak: Juanma Garcia (39:40), Joaquin Brit (41:40), Gorka Alvarez (46:58), Eneko Perez (47:40), Luis Ignacio Lopez (56:21), Elena Benito (56:21), Anais Iglesias (58:09), Maria Carro (58:18) eta Asier Perea (58:20).

Ipar martxan, berriz, lau hernaniar aritu ziren, 5 kilometroko proban: Manoli Zumeta (40:06, bosgarren sailkatua), Olga Arraz (44:17), Donetz Iradi (45:02), eta Joseba Mirena Agirretxe (45:16).

 

Euskadiko Kros Txapelketa bihar, Lasarte-Orian bertan

Lasarte-Oria izango da atletismoaren bilgune berriro, bihar. Baina oraingoan, asfaltotik lokatzetara egingo dute salto: Donostiako Nazioarteko Krosa jokatuko da hipodromoan, 10:00etan hasita, eta Euskadiko Txapelketa ere jokoan egongo da. Bertan izango dira Oier Arruti, Lur Ocon, Gaizka Izagirre eta Anartz Artola hernaniarrak. Eskola kiroleko probak ere egingo dituzte, eta ez da faltako bailarako atletarik.

 

Ipar Martxako Kopa Euskal-Nafarra, Urnietan

Bihar bertan, hitzordu garrantzitsua daukate ipar martxalariek ere. Kopa Euskal-Nafarraren aurreneko edizioa egingo dute Urnietan, 10:00etan hasita; eta Gipuzkoako Txapelketa ere egongo da jokoan. Bi distantzia izango dira: Kopako proba 10,3 kilometrokoa da (mendian federatuta daudenentzat bakarrik); eta irekia, aldiz, 6,3 kilometrokoa (nahi duten guztientzat).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!