Kolpeari buelta azkar emateko, partidu garrantzitsua gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Uxue Navarro hernaniarra

Realaren kontra 7-0 galdu ondoren, Zumaiako hartuko du Hernanik, Ohorezko Erregionalean.

Liga hasiera bikaina osatuta, ilusioz eta gogotsu egin zion aurre Hernanik Realari, aurreko asteburuan, nesken Ohorezko Erregional Mailan. Baina sailkapenean zeukaten oreka, kolpe batez desorekatu zuen Realak, bere indarra erakutsi eta 7-0 nagusituta

Kolpeak kolpe, ordea, igoeraren lehian jarraitu nahi du Hernanik, eta horri azkar buelta emateko aukera dauka gaur, etxean: Zumaiako hartuko du Zubipen, 16:30etan hasita. Bosgarren sailkatua da Zumaiako, hiru puntu atzetik; eta beraz, partidu garrantzitsua daukate hernaniarrek, goiko postuen lehia horretan.

Bigarren postura jaitsi zen Hernani, mutilen Ohorezko Erregionalean ere, Zarautzen 1-1 berdindu ondoren. Baina garaipenaren bidera bueltatzeko aukera
ona daukate bihar, 16:30etan Zubipen, Mondragonen kontra. Azkeneko sailkatua da talde arrasatearra, hiru punturekin.

Garaipen ederrari segida emateko, Zarkumendegin

Alderantziz gertatu zaio Mundarrori, mutilen Erregional Preferentean: erdipurdiko liga hasiera izan ondoren, garaipen haundia lortu zuen aurreko asteburuan, Axularren zelaian (0-2). Indartsu ekin zioten moreek, eta aurreneko 10 minutuetan lortu zituen bi golak Joxe Marik. Hortik aurrera,
partiduaren kontrola izan zuten astigartarrek, sendotasun haundia erakutsita. Bigarren zatiaren hasieran bakarrik sufritu zuten.

hasieran bakarrik sufritu zuten. Garaipen ederrari segida eman nahi dio Mundarrok, asteburu honetan, etxean. Sailkapenean pare-parean daukaten
talde bat izango dute kontrario, Ostadar, gaur arratsaldeko 16:00etan Zarkumendegin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!