Etxean hitzordua gaur, Mundarroko neskek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Haizea Villaverde, baloiarekin.

Tecnun hartuko dute kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan, denboraldiko bigarren garaipena lortzeko asmoz.

Gaur jokatuko du denboraldiko laugarren partidua Mundarrok, nesken Gipuzkoako lehenengo mailan. Etxean ariko da, kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita: Tecnun talde donostiarra izango du kontrario. Bigarren garaipena lortu nahi dute astigartarrek, beraiek bezala garaipen bakarra lortu duen talde baten kontra.

Mutilen taldeak, berriz, etxetik kanpo ariko dira, gaur bertan. Gipuzkoako lehenengo mailan, Donostian ariko da Mundarro, 18:00etan Mons kiroldegian, Internacionalen kontra. Partidu zaila daukate astigartarrek, hirugarren garaipena lortzeko. Hernanik, berriz, DKS izango du kontrario, Gipuzkoako bigarren mailan. Donostiako Benta Berri kiroldegian ariko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!