Gau Beltzaren jaiak Urumea bailara estali zuen, eta Kronikak hainbat momentu 'ikara'garri izoztu ditu.
Bailarako zenbait elkarte, talde eta eragile batu ziren Gau Beltzaren jaia ospatzeko. Egitarau ikaragarriak bezain ilunak prestatu zituzten ohitura zaharrak berreskuratuz.
Astelehenean, pailazo talde ero eta beldurgarri bat iritsi zen herriko plazara eta bazter guztiak hankaz gora jarri zituen haien emanaldi ikusgarriarekin. Hala ere, ez zen mozorro bakarra izan pailazoena, izan ere, herriko txikiek eta helduek, etxeko maindire zaharrak soinean jantzita, mozorro beldurgarriekin atera ziren kalera, kalabazak eskuetan zituztela.
GAU BELTZA HERNANIN
GAU BELTZA ASTIGARRAGAN
GAU BELTZA GOIZUETAN