Musikaz, literaturaz, antzerkiz, solasaldiz eta kultur jarduera gehiagoz beteta dator, azaroko agenda

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Azaroaren 26an eskainiko du kontzertua Erriberan, AMAK taldeak.

Antzerki zikloaz gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek, azaroaren 22tik 24ra bitartean. 

Sekulako kultur egitaraua prestatu dute azarorako, bai Hernanin eta baita Astigarragan ere. Gaurko, historiaurreko tailer familiarra antolatu da, Ereñotzuko frontoian. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera tailerrari, eta sarrera librea eta doakoa izango da. Era berean, goizeko 12:00etan, Kontu kantari haur antzerkia eskainiko du La enana naranja taldeak, Biterin. Horrez gain, Astigarragan, haurrentzako Naturako altxorrekin jolasean tailerrak hartuko du nagusitasuna, Sagardoetxean, arratsaldeko 16:00etatik, 18:30etara bitartean. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi igoko dira Erribera kulturguneko oholtzara, 'Agurra' izeneko antzerkia eskaintzera. Sarrerak 10 euro balio du helduentzat, eta 5 euro, 18 urtetik beherakoentzat.

 

Antzerki zikloa, azaroan

Hernaniarrek antzerki zikloaz gozatzeko aukera izango dute, azaroaren 22tik 24ra bitartean. Honako antzerkiak eskainiko dira: Hondamendia, El rey tuerto eta Semea motelago ibiltzen da soilik.

 

Astigarraga Kultur Agenda

Azaroaren 17ra arte Erakusketa, 'Abiadura Handiko Trena'.09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Erriberan. 

Gaur 'Naturako altxorrekin jolasean'. Haurrentzako tailerra. 16:00etatik 18:30etara. Sagardoetxean. Sarrera, dohainik. Informazioa: 943 55 05 75, 'info@sagardoetxea.eus'. 

Gaur Antzerkia: Agurra. Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi. 20:00etan, Erriberan. Sarrera: 10 euro/5 euro (-18)

Azaroak 13 Haur ikuskizuna. 'Munduari bira 80 egunetan'. 17:00etan, Erriberan. Sarrera 3 euro txikientzat, eta 6 euro helduentzat.

Azaroak 14 Proiekzio eta solasaldia. 'Invisibles'. 18:00etan, Erriberan. Hizlaria: Emma Larreta. Sarrera, dohainik. 

Azaroak 19 Musika. Musika barrokoaren jaialdia. 19:30etan, Erriberan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 20 Haur parkea. 11:00etatik 14:00etara, Kontxa Etxeberria plazan. Sarrera, dohainik.  

Azaroak 20 Bertsolaritza. Euskaraldiko jaialdia.12:00etan, Emakumeon Plazan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 20 Zinea: haurrentzat, 'Glup', 16:30etan, Erriberan. Sarrera, 2 euro.  

Azaroak 20 Zinea: helduentzat, 'Cerdita', 19:00etan, Erriberan. Sarrera, 5 euro.  

Azaroak 21etik abenduaren 13ra Erakusketa: 'Hariari tiraka'. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Erriberan. 

Azaroak 22 Musika. 'Musikalean'. 19:00etatik 19:30etara, Erriberan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 22  Literatura. 'Eraikuntzarako materiala'. 19:30etan, Erriberan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 23 Solasaldia. 'Toxikorik gabeko bizimodua'. 18:00etan, AEK euskaltegian (Kale Nagusia 48). 

Azaroak 23 Solasaldia. 'Sendabelarrek dakitena'. 18:30etan, Erriberan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 22 Solasaldia.'Gazteak harremanez hausnartzen'. 18:00etan, Emakumeon etxean. 

Azaroak 23 Bestelakoak.'Hilketa matxisten horma-irudia'. 17:00etan, Gaztelekuan. 

Azaroak 23 Bestelakoak. Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. 12:15etan udaletxean elkarretaratzea eta 18:30etan, manifestazioa Kontxa Etxeberriatik. 

Azaroak 26 Musika. AMAK taldea. 20:00etan, Erriberan. Sarrera: 10 euro/ 5 euro (-18).

Azaroak 27 Musika. Astigarragako txistulariak 50 urtez. 12:45etan, Erriberan. Sarrera, dohainik.

Azaroak 27 Dokumentala. 'Euskal artilea ezagutu'. 17:00etan, Erriberan. 

Azaroak 28 Literatura. 'Instantáneas'. 19:30etan, Erriberan. Gaztelaniaz izango da. Sarrera, dohainik. 

 

Hernani Kultur Agenda

Azaroak 5 'Historia aurreko tailer familiarrak'. Akola inguruan (Ereñotzuko frontoia, euria egingo balu). 11:00. Sarrera librea eta doakoa. Izena eman: www.bibe.me. Antolatzaileak: Aranzadi Zientzia Elkartea eta Hernaniko Udala.  

Azaroak 5 Haur antzerkia: Kontu kantari. La enana naranja taldea 12:00. Biterin. Iraupena 50 minutu. Adina +3 urte. Sarrerak 3,50 euro.

Azaroak 7-11 Mendizaleen astea. Antolatzailea, Mendiriz Mendi. Biterin.

Azaroak 9 Literatur solasaldia: Paraiso. (Abdulrazak Gurnah). Amaia Garciak gidatuta, 19:00etan, Biterin. 

Azaroak 12 Kalez kale kantari eta erromeria, ohiko lekuetan eta orduetan. 

Azaroak 12 Kontzertua. Goiz Eguzki eta Coro Easo Cum Jubilo abesbatzak. San Joan Bataiatzailearen parrokian. 17:30.

Azaroak 13 Nahasketak: Maitatzeari. Ikuskizun poetiko musikatua. Taldea: Popatik Band. 19:00. Milagrosan. Sarrerak, 8 euro. Salgai Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus webgunean. 

Azaroak 17 Dokumentala: 'Ibaia ez da toki bat'. Chillida leku. 18:00. Egilea Nagore Legarreta. Gonbidapenak www.museochillidaleku.com-en sarreren atalean. Aforo mugatua. 

Azaroak 18-19 'Hernanikomik azoka'. Azokaren irekiera, 11:00. Komikien aurkezpenak, 18:00-20:00. Atsegindegin. 

Azaroak 18-21 Zinema: Black is beltza II: Ainhoa. Sarrerak, 4,50 euro. Biterin.

Azaroak 18 Literatur solasaldia: Zoriontsuak izatea aukeratu genuen. (Mikel Ayllon). Ane Mayozek gidatuta, 19:00etan, Biterin. 

Azaroak 19 Kontzertua: Neomak. Antolatzailea: Ereñotzuko Auzo Udala

Azaroak 19 Kontzertua: Santa Zezilia. Hernani Musika Banda. Lekua: Udaletxeko arkupeak. 19:00.  

Azaroak 20 Iturmendiko kobazulora bisita gidatua. Felix Ugarte elkartea. 11:00. 

Azaroak 20 Santa Zezilia kontzertua. Kantuz. San Joan Bataiatzailearen parrokian. 12:45. 

Azaroak 22 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Kaleetan barrena. 18:00. 

Azaroak 22 Antzerki zikloa. Hondamendia. Artedrama & Axut! euskeraz. 19:30. Biterin. Sarrerak salgai Biteriko leihatilan edo on line kultura.hernani.eus-en.

Azaroak 23 Antzerki zikloa. El rey tuerto. In extremis gazteleraz. 19:30. Biterin. Sarrerak salgai Biteriko leihatilan edo on line kultura.hernani.eus-en.

Azaroak 24 Antzerki zikloa. Semea motelago ibiltzen da soilik. Ttanttaka teatroa euskeraz. 19:30. Biterin. Sarrerak salgai Biteriko lehiatilan edo on line kultura.hernani.eus-en. 

Azaroak 25 Santa Zezilia kontzertua. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. 18:30. Biterin. 

Azaroak 29 Ipuin kontaketa, Maite Frankoren eskutik. 4-6 urte arteko haurrentzat, 17:30etan, liburutegian. 

Azaroak 30 Kontzertua. Deñe & Mikel Moreno. Biterin. 19:30. Sarrerak salgai, Biteriko leihatilan eta kultura.hernani.eus webgunean. 


GAZTELEKUA

Azaroak 5 Futbolin Txapelketa. 18:00etan, Gaztelekuan.  

Azaroak 8-12 Marrazki lehiaketa (marrazki librea eta marrazkiaren izenburua). Saria egongo da.  

Azaroak 12 Eskulanak. 17:00etan, Gaztelekuan. 

Azaroak 20 Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna. Gaztelekuko arauak eta betebeharrak. 17:30etan, Gaztelekuan.

Azaroak 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Filma: Chicas perdidas. 17:00etan, Gaztelekuan.

Azaroak 27 Txuri urdinera irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!