Bilera izango da etzi, Aranon, Urumea ibaiaren bueltan udan suertatzen diren auto-pilaketen, zaborraren eta beste hainbat konturen bueltan hausnartzeko asmotan. 18:30etan hasiko da, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.
Prozesu parte-hartzailearen barruan, hurrengo bilera azaroaren 17an jarri dute, ordu berean, Goizuetan.