Urumea ibaiaren bazterretan, udan suertatzen diren auto pilaketak, zaborrak jaso gabe eta pareko arazoen inguruan aranoarren eta goizuetarren iritzia jakin nahi da, konponbidea jartzeko. Horretarako prozesu partehartzaile bat jarri da martxan eta bi bilera antolatu dira. Aranon ostegunean, azaroaren 3an izango da eta Goizuetan, azaroaren 17an. Biak, 18:30etan.