Gau ilunenak Urumea belztuko du

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 31a, 00:00

Bertso poteoa izan zen larunbatean Gau Beltza berotzeko.

Gau Beltza neguko festen hasiera izango da gaur eta Astigarragan, Hernanin eta Goizuetan ekitaldi ugari antolatu dira arratsaldean hasita.

Gau Beltza iritsi da. Gaur da gaurik ilunena, ikaragarriena eta neguko festei hasiera ematen dien lehendabiziko ospakizuna. Urumea bailarako zenbait elkarte, talde eta eragile batu dira Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna antolatzeko. Egitarau anitza zein entretenigarria prestatu dute astigartarrek, hernaniarrek, goizuetarrek eta aranoarrek, ohitura zaharrak berreskuratuz eta jaia berrasmatzen.

Gaur arratsaldetik aurrera ikusiko dira, kaleetan zehar, aurreko egunetan prestaturiko jantziak. Beldurra zabaltzen ibiliko dira jantzien azpian dauden ume, gazte zein heldu.

Goizuetako, Astigarragako eta Hernaniko erdiguneetan prestatu dira hainbat ekitaldi, baina auzoetara ere iritsiko da Gau Beltza. Hernanin, Lizeaga eta Portuko auzo Elkarteek beraien egitaraua prestatu dute.

 

Bihar, laberintoa Zikuñagan

Zikuñagan biharko, 18:00etan, Halloween Laberintora prestatu dute eta sartzeko, beharrezkoa da mozorrotuta egotea.

 

GAUR-GAU BELTZA

HERNANI

17:30: Ginkana beldurgarria, Atsegindegitik hasita.
19:00: Hilerrira igoera herriko dultzaineroekin.
19:30: 'Bota zure izuak sutara!', hilerrian.
20:00: Ekitaldi nagusia Tilosetan.
20:30: Afari irekia, Kide tabernan. Prezioa: 15 euro.
22:30: Psichoclown taldearen ikuskizuna, Kaxkoko kaleetan barrena.

Gibelalde Auzo Elkarteak antolatuta Urumea ikastolan

16:00: Aurpegi-margoketa.
17:30: Txokolatada.
18:00: Disko-festa.
18:30: Izuaren ibilbidea.

*Arratsalde osoan zehar mozorro lehiaketa izango da.

Portuko Auzo Elkarteak antolatuta

18:30: Txokolatada.
Jarraian, kalejira plazatik hasita, auzotik barrena.

ASTIGARRAGA

16:30: Kalabazak hustutzea eta makilatzeko tailerra. Foru Plazan, dohainik. Bakoitzak bere kalabaza eta hustutzeko tresnak eraman beharko ditu..
19:30: Gau Beltzaren kalejira. Hilerritik Foru plazaraino abiatuko dira eta bidean hainbat ezusteko izango dira.
Ondoren, afaria Zipotzan.
23:30: Pottotte elektrotxaranga. Emakumeon Plazan.


GOIZUETA

18:30: Txokolatada.
19:30: Ibilaldia herritik barrena, kandelekin.
20:00: beldurrak eta kezkak sutan erretzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!