Etxera heldu eta giroa goxoa izatea, etxekoa atarira sartu eta seguru sentitzea, Interneten azkartasunez nabigatzea... Horrelako plazerak eta beharrak asetzen laguntzen dute, egunero-egunero, Urumea bailarako gremioek. Hain justu ere, behar bezainbeste zerbitzu daude herrian bertan, etxetik urrundu gabe. Eta, ezbairik gabe, kalitatea, bezeroekiko konpromisoa eta efikazia da indartsu egiten dituena.
Egunerokoak jaten bagaitu ere, garrantzitsua da une batez gelditzea eta inguruari erreparatzea. Etxean, esaterako, ezinbestekoa da instalakuntza elektriko egokia izatea. Izan ere, hori bermatuta, segurtasuna eta produktibitatea ziurtatzeaz gain, energia ere aurreztuko dugu. Hori bai, instalazio on batek neurketa-protokoloen bidez frogatu behar du instalazioak ez duela ez ihesik ez gainkargarik. Eta horretarako behar da, hain zuzen ere, espezialisten laguntza. Kelma Elektrizitateak ia 40 urte daramatza sektorean, eta eskarmentu haundia du horretan. Eta, hori ez ezik, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, guztiak elektrizitatearen bueltakoak.
Etxebizitza zaindu beharra dago, eta etxeko kide guztien premiei erantzuten saiatzeak ere guztion ardura beharko luke. Laugarren pisuko A ateko amonari portaleko atea automatikoki zabaltzeko aukera jartzea, esaterako, edota hirugarren pisuko B ateko YouTuberrari Interneteko konexio azkarra bermatzea... Ba, horretan, egunero-egunero dabiltza lanean Telemarreko langileak, zerbitzu zabala eta kalitatekoa eskainita.