Etxean bezala inon ez. Etxea da goxotasuna, etxea da ezkutalekua, etxea da egun nekagarria izan osteko lasaitasun gunea eta etxea beti da etxe. Etxe bakoitzak dauka istorio bat, estilo bat, eta jabe edo bizitzen ari den norbanako bat. Horregatik, Kronikak etxea nahi moduan jartzeko, margotzeko, eraikitzeko edo berreraikitzeko aukerak jarri nahi ditu herritarren eskura, zuen eskura. Zeure momentuko etxea ametsetako etxe bilakatu dezakezu, eta horretarako daude profesionalak. Bailaran badira batzuk, tartean, Alkain, Telemar, Kelma eta Basmodec.
Bailarako gremio bakoitzak, etxea modu eroso batean jartzeko behar zehatzei erantzuten die: «kalitatez, eta zerbitzu paregabea» eskainiz. Etxean, esaterako ezinbestekoa da instalakuntza elektriko egokia izatea, eta horretarako bailaran dauzkagu Telemar eta Kelma. Telemarri dagokionez, etxebizitzetara zein lokaletara bideratuta dauden instalakuntzak egiten dituzte, besteak beste, bideo-porteroak, antenak eta etxe barruko sareak. Kelmak ere askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, tentsio baxuko instalakuntza, mantenua, berogailuen instalakuntza...
Koloreak argitasuna, lasaitasuna, edo armonia eman diezaioke etxeari, eta horretan aditua da Basmodec. Aholkularitza da bere indargunea, ezer erosi aurretik, bezero bakoitzari gomendatzen baitio egokiena zaion aukera. Eskarmentu haundia dauka horretan, eta eskaintza zabala dauka.
Leihoak, kalitatezkoak eta beharrezkoak
Etxeko goxotasuna barruan gordetzeko, edo freskotasunak ihes ez egiteko garrantzitsuak bezain beharrezkoak dira leihoak. Eta horretan aditua da Alkain, leihoen aholkularitzan, bezeroak behar dituen leihoak neurtzen, diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen. Mota askotako leihoak aurkitu daitezke bertan, hala nola, gidaridun leiho eta ate-orriak, irekiera normalekoak edota ardatz aldagarrikoak. Leiho horiei motordun pertsiana erantsiz gero, erosotasun haundiagoa bermatzen du Alkainek. Eta intsektuekin arazorik izanez gero, eltxo-sarea dutenak aukeratzeko aukera ere eskaintzen du, baita markoetarako kolore-sorta zabala eta aukerako kristal-motak ere.
Etxeko tenperaturaz gain, badago garrantzi haundia duen beste faktore bat: isolamendua. Alkain aditua da gai honetan, eta etxe batek behar duen isolamendurako, punta-puntako leihoak eraikitzen ditu, beti bezeroen beharretan oinarrituz, eta bezeroen ongizatea helburu izanik.