Prestatu kalabazak, kandelak... Heldu da Gau Beltza egitarau IKARAgarriarekin!

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Burrunba taldeko zenbait kide, Gau Beltzeko prestaketa-lanetan.

Urumea bailarako zenbait elkarte, talde eta eragile batu dira Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna antolatzeko. Egitarau anitza zein entretenigarria prestatu dute astigartarrek, hernaniarrek, goizuetarrek eta aranoarrek, ohitura zaharrak berreskuratuz eta jaia berrasmatzen. Aste honetan hasi dira motorrak berotzen; izan dira Neguko Festen bueltako hitzaldia, herriko komertzioen apainketa, eta beste hainbat jarduera ere izan dituzte aukeran, herritarrek.

Martxa hori hartuta, asteburuan izango da ekintza gehien, urriaren 31ren bueltan ospatzen baita Gau Beltza. Gaurkoari helduta, Markeliñe taldeak kale antzerkia eskainiko du Erriberako atarian. Hernanin, berriz, bertso poteoa izango da erdigunean barrena, Gau Beltzeko tematika jarraituta. Bihar ere izango da egitekoa, eta astelehena izango da egun haundia. Beraz, piztu kandelak, hustu kalabazak, eta gozatzera!

HERNANI

GAU BELTZA, EGITARAUA

Burrunbak eta Gaztelekuak antolatuta

Gaur Bertso poteoa erdigunean barrena. Bertsolariak: Andoni Rekondo, Andoni Mujika eta Iker Ormazabal.

Bihar Makilaje eta mozorro tailerra. 16:30etan, Atsegindegin. Ondoren, Gau Beltzaren dokumentala eta 'Errementari' filmaren proiekzioa 19:00etan, Tilosetan.

Urriak 31 Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna.

17:30etan, Ginkana beldurgarria, Atsegindegitik hasita.

19:00etan, hilerrira igoera herriko dultzaineroekin.

19:30etan, 'Bota zure izuak sutara!', hilerrian.

20:00etan, ekitaldi nagusia, Tilosetan.

20:30etan, afari irekia, Kide tabernan. Prezioa: 15 euro. Izen-ematea: 662 406 692 telefono zenbakira WhatsAppa idatzita edo 943 33 27 99 telefono zenbakira deituta.

22:30etan, Psichoclown taldearen ikuskizuna, Kaxkoko kaleetan barrena. 

Gibelalde Auzo Elkarteak antolatuta

Urriak 31 Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna, Urumea Ikastolan.

16:00etan, aurpegi-margoketa.

17:30etan, txokolatada.

18:00etan, disko-festa.

18:30etan, Izuaren ibilbidea.

*Arratsalde osoan zehar mozorro lehiaketa izango da.

Zikuñagako Auzo Elkarteak antolatuta

Azaroak 1 Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna, 18:00etatik aurrera.

*Halloween Laberintora sartzeko, beharrezkoa da mozorrotuta egotea.

Portuko Auzo Elkarteak antolatuta

Urriak 31 Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna.

18:30etan, txokolatada.

Jarraian, kalejira plazatik hasita, auzotik barrena.

 

 

ASTIGARRAGA

GAU BELTZA, EGITARAUA

 

Gaur Kale antzerkia: 'Psike'. Markeliñe taldearen eskutik. 20:00etan, Erriberako atarian. 

Bihar Zinea: haurrentzat (euskeraz), 'Kranston ikastetxea: Munstroen Eskola', 16:30etan, Erribera kulturgunean; helduentzat (gaztelaniaz), 'Verónica', 19:00etan, Erribera kulturgunean. Sarrerak salgai 'www.astigarraga.eus' webgunean, Erriberako kulturgunean arratsaldez, eta leihatilan, egunean bertan, ordubete lehenago.

Urriak 31 Gau Beltzaren jaia eta ospakizuna. 

16:30etan, kalabazak hustutzea eta makilatzeko tailerra. Foru Plazan, dohainik, eta aurretik izena ematea gomendatu dute: 'astigarragakogaubeltza@gmail.com'. Bakoitzak bere kalabaza eta hustutzeko tresnak eraman beharko ditu. 

19:30etan, Gau Beltzaren kalejira. Hilerritik Foru plazaraino abiatuko dira eta bidean hainbat ezusteko izango dira.

23:30etan, Pottotte elektrotxaranga. Emakumeon Plazan. 

 

GOIZUETA


GAU BELTZA, EGITARAUA

Goizuetako eta Arano Guraso Elkarteak antolatuta

Urriak 31

18:30etan, txokolatada.

19:30etan, ibilaldia herritik barrena, kandelekin.

20:00etan, beldurrak eta kezkak sutan erretzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!