Faxismoak Italiako gobernua hartu du, eta Erresuma Batuak herritarrek bozkatu gabeko lehen ministro milioidun bat dauka orain. Finlandiak labanez jositako burdin hesi bat altxatuko du Errusiarekiko mugan, eta Greziak prest dauka Lesbos uhartean errefuxiatuentzat eraiki duen atxikitze esparru erraldoi berria. Gerrak Europa astintzen jarraitzen du, eta diskurtso belizista gero eta zabalduago dago izugarrikeriatik inolako onurarik aterako ez dutenen artean. Hango eta hemengo herritarrak bizitza ordaindu ezinik dabiltza, banketxe eta energetika handiek beraien muzinak handitzen jarraitzen duten bitartean. Eta botere faktikoen esku dauden agintari politikoek, halaber, publikoa den guztiaren desegitea sustatzen jarraitzen dute, sektore pribatuaren mesedetan.
Ederra ba panorama.
Bat-batean, aurrez aurre agertu zait Europako Batasuneko diplomaziaburu den Josep Borrellen aurpegia, Europa “lorategi” dela eta munduaren gainerakoa “oihana” dela esanez. «Lorezainek oihanera joan behar dute, bestela, munduaren gainerakoak inbaditu egingo gaitu”, dio artaburuak.
Egunkaria itxi eta, jarraian, bizi nahiko nukeen euskal errepublika burujabea irudikatu dut: lorategia hori bada, nik oihan koloretsu, libre, erreal eta bizia nahiago dut.
Iñaki Agirre Perez
Batura: ekonomia sozial eraldatzailearen mapa
Batura.eus
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
