'Peter von Kant' ikusgai, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 00:00

Bina pelikula eskainiko dituzte asteburu honetan, Biterin eta Erriberan. Hernanin, Peter von Kant izango da ikusgai gaurtik, helduentzat, lau egunez: gaur (22:30), bihar (19:30 eta 22:30), etzi (19:30) eta astelehenean (16:30).  Zine zuzendari arrakastatsua da Peter von Kant, protagonista. Amir ezagutuko du, eta berarekin maiteminduko da, baita ostatua eskaini eta zinemaren industrian sartzen lagundu ere. Baina ospea lortzean, Peter utziko du Amirrek. Haurrentzat, berriz, DC Supermaskoten Liga jarriko dute, bihar eta etzi, 16:30etan. Astigarragan, aldiz, igandean jarriko dituzte bi filmak: Kranston ikastetxea haurrentzat, 16:30etan; eta Verónica helduei zuzenduta, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!