Plenoa, gaur Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Bietan zortzi puntu daude iragarrita. Astigarragan 19:00etan hasiko da eta 18:00etan, Hernanin.

Hernani eta Astigarragan Plenoak izango dira gaur. Hernaniko arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Astigarragakoa berriz, 19:00etan. Hori bai, bietan zortzina puntu garatuko dituzte. 

Elkarrekin Podemos eta PSE-EEk mozio bana aurkeztuko dute Hernanin. Moreek azalduko dute onkologikoaren egoera eta Osakidetzaren integrazioaren ingurukoa eta PSEk Galarreta biribilguneko segurtasunari buruzkoa.

2023ko auto taxi tarifak eta Ereñotzuko kirol eremuaren berrantolaketa eta berriztapen proiektuan finka bat desjabetzeko erabakia onartu edo ez erabakiko dira, besteak beste.

Astigarragan bi adierazpen instituzional egingo dira: Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren ingurukoa eta haur eta nerabeen nazioarteko egunaren ingurukoa.

Hemen ere, 2023ko autotaxien tarifak bozkatuko dira, baita taxi ordenantza eta Udalean aldi baterako lan-poltsaren kudeatzeko araudia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!