Garaipena lortu zuten Mundarroko neska kadeteek, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Hernaniko senior taldea, Munttarperen aurkako partiduan.

Senior mailan, Hernaniko mutilek porrota jaso zuten, Munttarperen aurka, etxean (33-38).

Eskubaloiko partidu ugari jokatu ziren asteburuan zehar. Senior mailan, mutilek laugarren jardunaldia izan zuten eta Munttarperen aurka neurtu zituzten indarrak. Partidua parekatuta egon bazen ere, Hernanik ezin izan zuen aurkaria garaitu (33-38). Momentu honetan, 8garren postuan doaz senior mailako mutilak, punturik gabe. 

Kadeteetan, Hernaniko neskek, Bidasoa-Irun izan zuten aurrez aurre eta etxeko taldeak ez zuen aurkaria garaitzea lortu (27-28). Agerikoa da, Hernaniko neskak indartsu zeudela, eta ondorioz, partidua oso orekatua izan zen. Astigartarrak, berriz, Legazpiren aurka gailendu ziren (21-15), eta momentu honetan, bigarren postuan doaz moreak, zortzi punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!