Sekulako garaipenak Hernaniko talde nagusiek, eta berdinketa Oiartzunen aurka, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Seitik sei partidu irabazi dituzte Ohorezko Erregional mailako neskek.

Sekulako garaipenak Hernaniko talde nagusiek, eta berdinketa Oiartzunen aurka, Mundarrok 

Joan den asteburuan, etxean jokatu zituzten norgehiagokak bailarako talde nagusi ia guztiek, eta sekulako emaitzak lortu zituzten, Hernaniko taldeen kasuan. Ohorezko Erregional mailan, mutilek Añorga izan zuten aurrez  aurre, eta 2-0ko garaipena lortu zuten berdeek. Momentu honetan, bigarren postuan doaz mutil hernaniarrak, Añorgarekin berdinduta. Hernanik Oiartzun du atzetik, 14 punturekin. 

Nesken taldeak, berriz, Tolosaren aurka jokatu zuen etxean, eta garaipen borobila lortu zuen: 5-0. Beraz, sailkapen orokorrean, lehenengo postuan doa Erreala, eta Hernanik bigarren postuari eusten dio, puntu berberekin (18 puntu). Hirugarren postuan doa Touring, 16 punturekin. Geldiezinak Ohorezko Erregional mailako neskak, izan ere,  dagoeneko sei partidutik sei irabazi dituzte. Nesketan, aipatzekoa da, Irati Galdeano zelaira itzuli zela urte eta erdi lesionatuta egon ostean, pozik eta indarberrituta. 

Gorengoen mailan, Mundarroko lehenengo taldeak Oiartzunen aurka neurtu zituen indarrak, eta 1-1 berdindu zuten. Berdintsu hasi zen partidua, baina minutuak pasa ahala, Mundarro nagusi jarri zen, baloiaren jabe izanik. Bigarren zatia ere oso orekatuta egon zen, eta ondorioz, 1-1 amaitu zen partidua. Sailkapenean, 13garren postuan doa talde morea, 5 punturekin, eta aurretik Hondarribi doa, puntu bakarreko aldearekin. 

Jubenil Nazionalak porrota jaso zuen, Barakaldon 

Liga Nazionaleko jubenilek, Barakaldoko San Vicenten jokatu zuten, eta garaipena lortu zuten. 0-1 irabazi zuen Jubenil Nazionalak Barakaldoren aurkako norgehiagokan. Irabazita ere,  Aingeru eta Haritz Otxotorenaren taldeak argi du lanean jarraitu behar duela, maila mantentzeko. Momentu honetan, 12garren postuan doaz Nazional mailako mutilak, 7 punturekin. Aurretik doa Alaves, puntu berberekin eta atzetik, berriz, Indartsu. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!