Bi astigartar aurreneko postuetan, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Carol Castellanos, helmugara iristen. Argazkia: Noaua aldizkaria

Baxurde Krosean zortzigarren izan zen Carol Castellanos, eta  14garren Borja Ochoa.

Hainbat lasterketa izan dira asteburu honetan ere, inguruko herrietan zein Euskal Herriko beste hainbat txokotan. Aurrekoetan baino gutxiago izan dira, oraingoan dortsala jartzera animatu diren urumearrak, eta atseden hartzeko edo entrenamenduekin jarraitzeko aprobetxatu dute askok. Baina izan da lasterketetan aritu denik ere.

Usurbilgo Baxurde Krosean hartu zuten parte, esaterako, bailarako hiru korrikalarik, 10,9 kilometroko ibilbidearekin. Bi astigartar aritu ziren bertan, Carol Castellanos eta Borja Ochoa; eta aurreneko postuetan bukatu zuten biek, gainera: zortzigarren izan zen Castellanos emakumezkoetan, 51:41 denborarekin; eta 14garren Ochoa gizonezkoetan, 43:07 denbora eginda. Bailarako hirugarren ordezkaria, Eider Garcia hernaniarra, 12garren izan zen emakumezkoetan (55:59).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!