Lizeaga anaiek Tolosa izango dute aurkari gaurkoan, lehenengo mailan, Txomiñene frontoian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Xabier Apaolaza pelotari hernaniarra, Hernaniko kiroldegian.

10:00etan dute hitzordua, gaur. Bihar, Apaolaza eta Lizeaga hernaniarrek Ospeleren aurka jokatuko dute, Hernanin, 17:00etan. 

Gipuzkoako Txapelketak ez du etenik, eta partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburu honetan, bailarako pelotariek. Astigarragan, Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek Tolosa izango dute aurkari. Gaur dute norgehiagoka, 10:00etan, Txomiñene frontoian.

Hernanin, Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak bihar dute hitzordua, frontoian. Ospeleko Orbegozoren eta Aranalderen aurka neurtuko dituzte indarrak. Partidua irabaziz gero, finalaurrekoak jokatzeko sailkatuko da bikote hernaniarra. 

Probintziako txapelketan ere, bigarren kategoriako jubenil mailako Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak gaur dute norgehiagoka. Lasarte-orian ariko dira, 17:00etan, Intzako Olazabalen eta Elosegiren aurka. Arerio zuzena dira Intzakoak, eta, azken fasea jokatzeko aukerarekin jarraitzeko, partidua irabazi beharko du Hernanik. 


Txapelketa pribatuen finalaurrekoak asteburuan,
Gartzaron

Txapelketa pribatuan, finalaurrekoak jokatuko dituzte asteburuan, C.D. Hernaniko zenbait pelotarik. Alebin mailan, Imanol Ormazabalek eta Oier Arsuagak bihar dute norgehiagoka, 10:00etan hasita.

Infantil mailan, Adur Otaegirekin jokatzen ari den Ekhi Osesek gaur du partidua, 16:30etan, Oberenaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!