Agirre eta Laburu gaur, Elizondon

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Kanporaketak gaindituta, fase erabakigarrian sartzear da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Gaur hasiko dira finalaurrekoak, eta aurreneko saioan kantatuko dute Agin Laburu astigartarrak eta Unai Agirre hernaniarrak. Elizondon izango da hori, arratsaldeko 17:00etan hasita. Haiekin batera, beste lau bertsolari ariko dira: Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi eta Onintza Enbeita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!