Donostiarren aurka, Mundarrok eta Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Neska astigartarrek Atlético dute gaur, aurkari; mutil moreek, Añorga; eta, mutil hernaniarrek, Easo.

Mundarroko eta Hernaniko talde nagusiek talde donostiarraren aurka jokatuko dute gaur. Horrela, lehenengo mailako neska astigartarrek etxetik kanpo izango dute partidua, 16:00etan, Aieten, Atlético San Sebastianen aurka. Bigarren garaipena nahi dute eta lidertza mantendu, orain arte jokatutako partidu bakarra irabazi duen talde baten kontra.

Mutilek, etxean

Mundarroko mutilek Añorgaren aurka jokatuko dute gaur, 18:00etan, kiroldegian. Lehenengo mailako mutilek etxean galdu gabe jarraitu nahi dute. Hernanik, berriz, denboraldiko lehenengo garaipena lortu nahi du, 16:00etan hasita, Easoren kontra. Azken bi sailkatuak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!