Lehenengo garaipenaren bila, mutil seniorrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Mundarroren eta Hernaniren arteko partidua, joan den urteko denboraldian.

Gaur jokatuko dute Lezoko Munttarpe taldearen aurka, kiroldegian, 18:30etan.

Hernaniko mutil talde nagusiak denboraldiko lehenengo garaipena lortu nahi du gaur, 18:30etatik aurrera, kiroldegian, Lezoko Munttarpe taldearen aurka. Aurreko astean atsedena izan zuen eta gaur itzuliko da, hirugarren partidua balekoa izateko esperantzarekin. Hernanik, lehenengo bi jardunaldietan, galdu egin zuen. Munttarpek garaipen bakarra du hiru partiduetan, baina aurredenboraldia irabazi zuen Hernaniren kontra. Partidu ofizialean berdina ez gertatzen saiatuko dira hernaniarrak.

 

Lau partidu kiroldegian, bihar goizean

Neska eta mutil jubenilek Andoainen eta Donostiako Bidebieta kiroldegian jokatuko dute gaur, eta eskubaloi jardunaldia oparoa izango da bihar, kiroldegian. Goizeko 10:00etan hasita, kadete eta infantil mailako lau partidu jokatuko dituzte. Mundarroko neska kadete taldeak ere bihar du partidua Astigarragako kiroldegian, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!