Segurola eta Larrañaga ezin hobeto hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Binakako Txapelketaren lehenengo partiduan 40-28 garaitu dituzte Aldabe eta Azpiroz.

Segurola-Larrañagaren garaipenarekin hasi zen, Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa. 40-28 gainditu zituzten Aldabe eta Azpiroz. Garaipen horri esker, bikote gipuzkoarrak lau puntu ditu ligaxkako sailkapenean eta bikote nafarrak ez du punturik lortu. Hala ere, nafarrek puntu bat berreskuratu zuten, 37-16 galtzen baitzuten eta puntu negatiboa gertu izan zuten.

Partiduak hiru fase izan zituen. Lehenengoan peloteo eta berdintasun haundia ikusi zen Galarretan. Bi bikoteak partidu gogorra jokatzen ari ziren, baina urdinak partidutik atera ziren. 12-11 galtzetik, 26-11 galtzera pasa ziren, 14-0eko partziala jasoz. Azken erreakzioari esker lortu zuten puntu negatiboan ez geratzea. 37-16tik, azken 40-28ra pasa ziren. Lehenengo partiduko erremontistarik onena Larrañaga izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!