Berdinketa izan zen Hernani eta Elur Txoriren arteko derbian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Ur-Miak beste garaipen bat lortu du Ategorrietan eta Beheko B multzoan lider jarraitzen du. Elur Txori ere lehenengo postuan dago Beheko A multzoan.

Bolako Taldekako Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu zen pasa den asteazkenean, urriaren 12an, eta larunbatean. Hernani eta Ereñotzuko hiru taldeak aritu ziren: Elur Txori, Ur Mia eta Hernani, eta gainera derbia izan zen, Hernanin, Elur Txori eta CD. Hernaniren artean. Bi taldeen artean zortzinako berdinketa izan zen, larunbatean, eta beraz puntu banaketa. Hiru egun lehenago Ereñotzuko Ur Miakoek Ategorrietan izan zuten jardunaldia eta ereñotzuarrek beste garaipen bat lortu zuten, 7,5-8,5. Ereñotzuko laukotea osatzen dute Leandro Minerrek, Iñaki Minerrek, Jose Mari Etxebestek eta Ibon Minerrek. Migel Arrozpidek, Jose Antonio Ugarteburuk, Mikel Arroiok eta Iñigo Arrozpidek osatzen dute Hernanikoa. Azkenik, Elur Txoriren ordezkariak dira: Benito Loitegi, Fernando Gallego, Fermin Zuloaga eta Rosa Santos. 

 

Bolari guztiak elkarren aurka 

Aurreneko fasean, sei tiraldi jokatuko ditu talde bakoitzak, azaroaren 13ra bitartean. Talde bakoitzaren aurka, behin etxean jokatuta eta behin kanpoan. Tiraldi bakoitzean, bolari guztiak elkarren aurka ariko dira txandaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!