Etxetik kanpo garaipenak, Hernaniko bi talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Bigarren postuan doaz Ohorezko Erregional mailako neskak.

Mundarrok 0-1 galdu zuen Euskaldunaren aurka, etxean.

Garaipenez betetako asteburua izan da Hernaniko Ohorezko Erregional mailako taldeentzat. Kanpoan jokatu dute bai neskek, eta baita mutilek ere. Nesken kasuan, joan den asteburuan Ostadarren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 2-4ko garaipenarekin itzuli ziren etxera berdeak. Azpimarratzekoa da, denboraldia hasi zutenetik partidu guztietan gailendu dela Hernani, eta bigarren postuan doa sailkapen orokorrean. Mutilek, ere emaitza bikainak lortu zituzten, izan ere, 1-2 irabazi zuten Eibarren aurka.

Hernaniko Erregional Preferente mailako mutilek etxean jokatu zuten, baina ezin izan zuten aurkaria garaitu; 0-1eko porrota jaso zuten berdeek, Roteta taldearen aurka. Neskek ere etxean jokatu zuten, eta Goierriren aurkako norgehiagokan, 2-0ko garaipena lortu zuten. 

 
Mundarrok porrota

Bestelakoa izan da asteburua Mundarrorentzat, izan ere, Erregional Preferenteko mutilek porrota (1-0) jaso zuten Euskalduna taldearen aurka. Andoaindarrek partidu hasiera hobea jokatu zuten, baina astigartarrek lan bikaina egin zuten. Bigarren zatian, moreek saiakerak egin zituzten, eta aukerak azken jokaldira arte sortu zituzten. Izan ere, «nortasuna eta zentzua» erakutsi zuten, defentsa lanean ederki jokatu zuten eta erasoan gerturatze onak burutu zituzten. Porrota jaso bazuten ere, lanean jarraituko dute astigartarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!