Peru Arregi hirugarren, XXIV. Klasikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Bailarako ordezkaritza zabalarekin, hernaniarrak brontzea lortu zuen 5 km-ko distantzian. 

Urteroko zitari eutsiz, Donostiako Klasika izan zen joan den igandean. Hiru modalitate eta bi distantzia izan ziren aukeran. Hain zuzen ere, lasterketak aukera zabala eskaintzen du, eta 5 kilometroko zein 15 kilometroko ibilbidea osatu daiteke. Azken hori, egin daiteke patinetan, esku bizikletan edota korrika. 

Urumea bailarak ordezkaritza zabala izan zuen Donostian, eta ezin hobe aritu ziren parte-hartzaile guztiak. Bost kilometroko proban, Peru Arregi hernaniarrak hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, 15:35eko denborarekin. Proba berean, bailarako gizonezkoen sailkapenari begira, Sergio Roman herrikideak 15:59ko denboran osatu zuen ibilbidea, eta Diego Rivas astigartarrak 24:43ko denboran. Emakumezkoetan, Nahia Cuadrado hernaniarra izan zen azkarrena bailarakoen artean, 24:25eko denborarekin; Itxaso Rodríguez herrikidea izan zen hurrengoa iristen, 27:16ko marka eginda; eta ondoren sartu zen María Isabel Durán, 28:19ko denborarekin. 

15 kilometrotako ibilbidean, bailarako lasterkariei dagokionez, Astigarragako Iker Martinez izan zen gizonezko azkarrena (51:46). Ondoren heldu zen Ibon Iriondo hernaniarra (53:53), eta atzetik sailkatu zen Iñaki Legorburu astigartarra (57:08). Emakumezkoetan, Eva Esnaola iritsi zen azkarren eta 60 urtetik gorako mailan lehengo postuan (1:14:50), Oihana Del Valle astigartarra sailkatu zen ondoren (1:16:50), eta Eider Uria herrikidea izan zen hurrengoa iristen (1:18:14).

Patinetan, 15 kilometroko ibilbidea osatu zuten bost hernaniarrek: Ion Casasek (33:52), Jose Manuel Iglesiasek (33:53), Manuel Pérezek (42:09), Zigor Astarbek (48:51) eta Sindy Santiagok (48:51).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!