22-17 gailendu ziren Ojuel eta Lizeaga, eta 21-22 lizeagatarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Paul Ojuel hernaniarra, pelota jotzeko prest, Hernaniko frontoian.

Lehenengo mailan, emaitza onak izan dituzte hernaniarrek eta astigartarrek, asteburuan.

Asteburu gazi-gozoa izan da bailarako esku pelotarientzat. Izan ere, hernaniarren kasuan, porrotak izan dira nagusi jokatutako partiduetan. Mundarroren kasuan, hori bai, denetariko emaitzak izan dira. Alebinek hiru partidutik hiru galdu zituzten, eta infantilek, berriz, hirutik hiru garaipen lortu zituzten. 

Nagusien lehenengo mailan, Gipuzkoako Txapelketako partidua izan zuten Lizeaga anaiek. Ekainek eta Eñautek Lapkeren aurka neurtu zituzten indarrak, eta, lehia estu baten ostean, 21-22 itxi zen markagailua astigartarren alde. Hernaniarren kasuan, Gipuzkoako Txapelketan baita ere, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak Soraluzeko Mendizabal eta Balerdi izan zituzten aurrez aurre, joan den ostegunean, eta  22-17 gailendu ziren etxekoak. 

Kadeteen hirugarren mailan, Joseba Arretxe eta Manex Alberdi hernaniarrek 22-8 irabazi zuten Behar Zanako Arrietaren eta Larrarteren aurkako norgehiagoka. 

Partidurik ez dute galdu orain arte Hernaniko bi bikote horiek, eta azkeneko garaipenarekin, multzoko lidergoa mantendu dute.

Horrekin batera, nabarmentzekoa da Garikoitz Arizmendik eta Anartz Oiartzabalek nagusien hirugarren mailan lortutako emaitza. Izan ere, hernaniarrek 22-8ko garaipena izan zuten Alde Zaharrako Atxa eta Huegunen aurka. Horrela, bikote hernaniarrak multzoko bigarren postuan jarraitzen du, azken fasea jokatzeko aukerarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!