Kronikaren lehenengo euskarria

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 16a, 00:00

Kronikako lehenengo euskarria prest dago dagoeneko.

Kronikak lehenengo euskarria jarri du bulegoaren lokalaren sarreran (Larramendi, 11). Hernaniko Lanbide Heziketa eskolarekin elkarlanean gauzatu da proiektua eta bertatik eguneko Kronikak hartu daitezke. Lehenengoa da, baina ez azkenekoa. Hernaniko eta Astigarragako eraikin eta gune ezberdinetan jartzen joango dira euskarri berri hauek eta herritarrek bertatik ere hartu ditzakete Kronikak. Aurrerago eskainiko da eskarri hauen kokaguneaz eta noiz jarriko diren martxan. Oraingoz lehenengoa jarri da Kronika dagoen lokalean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!