Etxetik kanpo jokatuko dituzte partiduak, bailarako talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 15a, 00:00

Bihar jokatuko dute neska berdeek aurrena, 13:15etan hasita, eta arratsaldeko 18:00etan, berriz, mutilek. Mundarrok, gaur arratsaldean jokatuko du partidua, 17:30etan.

Joan den asteburuan, etxean jokatu ziren nagusien partiduak, baina gaur eta bihar ordea, etxetik kanpo lehiatu beharko dute Ohorezko Erregional mailako bi taldeak eta mutilen Erregional Preferenteak. Hernaniren kasuan, mutilek, Unbe zelaia bisitatu beharko dute bihar, Eibarren aurkako norgehiagokan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da lehia. Neskek, aldiz, Lasarten jokatuko dute, bihar eguerdiko 13:15etan, Ostadarren aurka jokatzeko. Neska berdeak, garaipenaren bila doaz. 

Mundarroko Erregional Preferenteak, berriz, gaur arratsaldeko 17:30etan Euskalduna taldea izango du aurrez aurre, Ubitarte zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!