'Ikusmen murriztua dut' kanpaina, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 00:00

Retina Euskadi Begisarek kanpaina bat abian jarri du ikusmen murriztua duten pertsonak ikusgarri egiteko eta identifikatzen dituen bereizgarria zabaltzeko. Gaur, Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko da eta, horren harira, ekimena burutuko da. Euskadin, 40.000 gizon-emakumeek ikusmen murriztua dute, alegia, %30 baino gutxiago ikusten dute. Ikusmen murriztua dut bereizgarria sortu da pertsona hauek ikusgarri egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!