Aurten ere 'Mundu berri bat guztiontzat' egitasmoari heldu diote

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 00:00

Sortzaileekin batera grabatu dituzte umeek bideoklipak. Argazkia: Ibai Arrieta.

Bizipoza Elkarteak 12 kantu eta bideoklip egin ditu, sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortuta.

Bizipoza Elkarteak, aurten ere, Mundu berri bat guztiontzat egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako 12 kantu eta bideoklip egingo ditu. Proiektuaren aurreko bi edizioak kontutan hartuta, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dute musika, hitza eta irudiaren bitartez. 

Grabaketak Elkar estudioan egin dira, Xabier Zabala konpositorearen gidaritzapean. 

 

'Orbainen azpian', Ibarzabal eta Solanok

CD-DVDa urtarrilaren bukaeran kaleratuko dute eta bere informazioa https://bizipoza.eus/kantu-eta-bideoklipak/ estekan aurkitu daiteke. Hamabi abesti horietako bat da Orbainen azpian eta bertan, Xabi Solanok kolaboratu du, Nerea Ibarzabal bertsolariarekin batera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!