Bertso Eskolak eta Hernanik zortzi ordezkari izango ditu finalaurrekoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 00:00

Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo, Agin Laburu, Eñaut Martikorena, Asier Azpiroz, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze dira.

Bertso Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da eta Hernaniko eta Iraulio Panttalone Bertso Eskolako bost bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetara: Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo, Agin Laburu, Eñaut Martikorena, eta Asier Azpiroz. Zerrenda horri zuzenean sailkatuta dauden Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze gehitu behar zaizkie. Beraz finalaurrekoetan zortzi ordezkari izango ditu bailarak.

 

Finalaurrekora pasa diren bertsolariak

Lehen fasetik 19 bertsolari pasa dira finalaurrekora. Sei zuzenean saioa irabazita eta 13 puntu bidez.

Saioko irabazleak Alaia Martin, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika, Jone Uria eta Aitor Bizkarra izan dira. Puntu bidez sailkatuak: Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Ane Labaka, Julio Soto, Onintza Enbeita, Agin Laburu, Aitor Etxebarriazarraga, Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena, Saioa Alkaiza, Miren Atetxe, Asier Azpiroz eta Iñaki Apalategi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!