Ohorezko Erregionaleko bi taldeak Zubipen, eta bailarako derbia mutil preferenteetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Hiru partidu erakargarri izango dira gaur arratsaldean, bailarako futbol zelaietan. Batetik, Zubipen jokatuko dute Ohorezko Erregional mailako bi talde hernaniarrek; eta bestetik, mutilen Erregional Preferenteko derbia izango da Zarkumendegin, Mundarroren eta Hernaniren artean.

Nesken taldeak jokatuko du aurrena Zubipen, 15:30etan hasita; eta Urola izango du aurrez aurre. Beste garaipen bat nahi dute berdeek, liga hasiera bikainari jarraipena emateko, eta lidertzari eusteko. Segidan, mutilen taldeak jokatuko du, 17:30etan hasita, Amaikak Baten kontra. Hirugarren garaipenaren bila aterako dira berdeak, sailkapenaren goiko postuetan sartzeko.

Zarkumendegin, berriz, derbia 16:00etan hasiko da. Liga hasiera gogorrari buelta eman nahi diote moreek, Hernani menderatuta; baina ez daukate lan erraza, ondo ekin baitiote berdeek, hiru partidutik bi irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!