Erremontea, musika eta gastronomia, Kronikaren alde, gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 7a, 00:00

Erremontea, musika eta gastronomia, gaur, nagusi.

Sarrerak 12 euro balio du eta sarrerarekin pintxo bat eta edaria hartzeko aukera dago. 

Gaur Urumea bailarako herritar askok, Galarretan, gozamenerako hitzordua dute. Izan ere, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera, erremonteak, musikak eta gastronomiak bat egingo dute, Galarretan, Kronikaren alde. 

Kantxan protagonista izango dira txapelketa azkar batean, bailarako herriak ordezkatuz; Loitegi, Barrenetxea, Segurola, Larrañaga, Ezkurra II.a, Apezetxea, Ansa II.a eta Zubiri. Erremonteaz gain, sabelak betetzeko jatekoa egongo da, eta 22 sagardotegiren sagardoa edan eta dastatzeko aukera ere izango da, 0,5 euroren truke.  

Kronikaren erremonte jaialdirako sarrerak 12 euro balio du, eta sarrerarekin pintxoa eta edari bat hartzeko aukera izango da. Gaur goizean, oraindik ere, Kronikan erosi daitezke (Larramendi, 11) eta arratsaldean Galarretan.

Beraz, animatu eta etorri, sekulako giroa egongo da eta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!