Basozabal golfaren ondoko partzela landa eremua izango da

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 00:00
Basozabal golfaren inguruko eremua.

Aurrerantzean, ezingo da bertan eraiki. Aldaketa horrekin, ondorio «larriak» ekindingo dira. 

Tokiko Gobernu batzarrak hala erabakita, Basozabalgo eremuko hiri-antolamenduko plan orokorraren aldaketa puntual bati esker, aurrerantzean, Basozabal golfaren ondoan kokatutako partzela landa eremua izango da. Aldaketa horrekin, debekatuta egongo da bertan eraikitzea. 

Nekane Arzallus hirigintzako zinegotziak azaldu zuenez, orain arte bizitegitarako erabili den lursail hori desklasifikatzeak «aukera emango du udal-planteamendua ingurumen-helburuetara egokitzeko». 

 

Ez zuten onartu luxuzko 
118 etxebizitza eraikitzea

Horrekin lotuta, Arzallusek gogorarazi zuen duela hilabete batzuk Donostiako Udalak ez zuela onartu Miramonen eta Martuteneren artean luxuzko 118 etxebizitza eraikitzeko plan partziala: «Hirigintza-proposamenak ez zituen betetzen indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-printzipioak eta garapen jasangarrikoak». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!