Kronika erremonte jaialdia

Erremonte Jaialdirako sarrerak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 00:00

Bailarako Udalek dohainik banatuko dizkiete herritarrei Astigarragan, Hernanin eta Ereñotzun.

Kronikaren aldeko Erremonte Jaialdia izango da etzi, Galarretan, 17:00etan hasita. Erremonte partiduak, bailarako 22 sagardotegitako sagardoak, pintxoak, musika eta sortzaileen postuak izango dira protagonistak. 

Udalek eskuragai jarri dituzte sarrerak, dohainik. Hernanin, kiroldegiko leihatilan eskura daitezke; Astigarragan, Erribera kulturgunean; eta, Ereñotzun, zozketa bidez egingo dute banaketa. Azken kasu horretan, parte hartu nahi dutenek, gaur eguerdiko 12:00ak arte dute horretarako epea.  Interesa dutenek: deitu 622 338 395 / 943 55 10 00 telefono zenbakietara, idatzi ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera, edo gerturatu Auzo Udalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!