Ander Amonarriz zortzigarren, Anboton

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Ander Amonarriz, Beriaingo Kilometro Bertikalean.

43:37 denboran osatu zuen hernaniarrak Atxondotik Anbotorako kilometro bertikala.

Beriaingo kilometro bertikalean hirugarren izan ondoren, maila ederrean aritu da Ander Amonarriz hernaniarra berriro, modalitate berean, Atxondotik Anbotoko tontorrera. 3,84 kilometro eta 1.092 metroko desnibeleko ibilbidea 43:37 denboran osatu zuen, eta zortzigarren sailkatu zen, maila haundiko partehartzaileen artean.

Zumaian, bestalde, Flysch Trail mendi maratoi erdia jokatu zen, eta bailarako sei korrikalari izan ziren bertan. Sergio Alvarez astigartarra izan zen seietan aurrenekoa helmugan, 76garren sailkatuta, 2:00:16 denborarekin. Beste bi astigartar ere izan ziren, Josu Artola (2:06:44) eta Antxon Recondo (3:09:02); eta hiru hernaniar, Jon Murua (2:10:46), Ander Salaverria (2:11:55) eta Juan Mari Bermejo (2:48:04).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!