Bailarako korrikalari asko, Donostian eta Txingudin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Makina bat korrikalari, Donostiako Maratoi Erdian.

Astigartar eta hernaniar ugari izan dira Donostiako Maratoi Erdian eta Txingudi Korrika lasterketan.

Urumea bailarako makina bat korrikalari elkartu dira, joan den asteburuan, Gipuzkoako bi lasterketatan. Batetik, Txingudi Korrika izan zen larunbatean (10 km), Hendaiatik Hondarribiara; eta bailarako 15 herritarrek hartu zuten parte. Nesketan 12garren sailkatu zen Onintza Beldarrain hernaniarra (44:39), eta mutiletan 16garren helmugaratu zen Gonzalo Alzaga herrikidea (35:01). Beste bederatzi hernaniar ere iritsi ziren helmugara: Alexander Iturralde (37:41), Iban Verdugo (42:37), Imanol Lertxundi (44:47), Ahmed Ben Ali (47:22), Eva Esnaola (49:57), Garbiñe Egilegor (52:39), Julian Larburu (55:01), Susana Fuentes (58:32) eta Itsaso Larburu (1:00:06). Lau astigartar ere izan ziren bertan: Josu Zubia (47:21), Iñigo Lopez (49:36), Juanma Garcia (59:55) eta Maria Carro (59:55).

Donostiako Maratoi Erdian, berriz, bailarako 17 korrikalari aritu ziren igandean. Miren Arregi (20garren nesketan, 1:35:10) eta Ibon Iriondo (63garren mutiletan, 1:19:07) hernaniarrak izan ziren azkarrenak. Honakoak izan ziren gainerako 15ak: Jon Mendizabal (1:22:45), Ander Loyarte (1:23:26), Imanol Ander Ugalde (1:23:58), Igotz Vergara (1:26:06), Iñigo Lacunza (1:28:15), Mikel Ayerdi (1:42:55) eta Iñigo Sarasola (1:44:52) hernaniarrak; eta Antxon Korta (1:23:53), David Trallero (1:27:58), Sergio Garzo (1:32:45), Ricardo Amil (1:40:31), Gorka Alvarez (1:41:30), Unai Zulaika (1:51:33), David Zudaire (1:51:48) eta Andoni Beriain (1:53:11) astigartarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!