Liga hasiera garratza, mutil seniorrentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Lehia bizia izan zuten Hernanik eta Pulpok, ligako aurreneko partiduan.

Gol bakarreko aldearekin galdu zuen Hernanik Pulporen kontra (27-28), Gipuzkoako bigarren mailako estreinakoa.

Ezin izan dio nahi bezalako hasiera eman ligari, Hernaniko mutil seniorren taldeak, Gipuzkoako bigarren mailan. Lehiakor aritu zen etxean, Pulporen kontra, larunbat arratsaldean. Partiduaren bukaera, ordea, garratza izan zen hernaniarrentzat: gol bakarreko aldearekin galdu zuten (27-28).

Hernaniko nesken taldeek lortu dituzte bi emaitza pozgarrienak, asteburuan. Neska jubenilek Arrasate menderatu zuten etxean, larunbat eguerdian (23-20), denboraldiko aurreneko garaipena lortzeko. Eta estreinako garaipena lortu zuten neska kadeteek ere, ostiral iluntzean Urnietan (17-20).

Kategoria horretan bertan, larunbat arratsaldean jokatu zuen Mundarrok etxean, Zarautzen kontra; baina nagusi izan ziren bisitariak (15-26), eta ezin izan zuten bigarren garaipena lortu moreek. Eta mutil jubeniletan ere, galdu egin zuen Hernanik etxean, igande eguerdian, Egiaren kontra (30-38).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!